Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa azkenetan da

Anboto 2008ko mar. 7a, 12:08

Ez zaio asko falta Euskal Herriko Kluben arteko txapelketari bukaerara heltzeko. Izan ere, finaletako partidak baino ez dira geratzen jada. Joan den asteburuan hainbat partidu jokatu ziren Euskal Herri osoko herri desberdinetan, batzuk finalerdiak eta beste batzuk sailkapenean postuak erdiestekoak.

Durangaldean ere jokatu ziren partidu horietako batzuk. Berrizen esaterako finalerdiak jokatu ziren. Jubenilen mailako bikotekako partidak egon ziren ikusgai eta jende ugari bildu zen frontoian. Berrizko Oizpe taldeak Irurtzunen aurka jokatu zuen. Joaneko partidan Irurtzunen bertan argi erakutsi zuten bezalaxe erraz nagusitu ziren berrizko bi pilotariak eta finalerako txartela aise eskuratu zuten. Joaneko partidan 22-7 irabazi ondoren itzuleran be ez ziren txarrago aritu. Alberdi eta Perosanzek maila ona eman zuten  eta finala Mallabiko frontoian jokatuko dute gaur gauean.
Ohorezko mailan, gainera, Lemoa eta Danok Lagunak izango dira finalean. Bertan, utzita dabiltzan Ibai Zabalak Egoitz  Amantegik elkarren kontra jokatuko dabe. Amantegi abadiñarra Lopezekin arituko da eta Zabala berriztarra Eguskiza zornotzarrarekin. Partida hau datorren martxoaren 21ean jokatuko da eta ETBk zuzenean eskainiko dau.
Lehen mailan bestalde, galdakaoztarrak izango dira elkarren kontra finalean. Talde horietako batean Jon Beitia elorriarra dabil utzita jokatzen eta agian bere aukera izan dezake final honetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!