Euskal Herriko txapeldun da Aranzabal trinketean

Anboto 2007ko eka. 28a, 14:47

Euskal Herriko Trinkete Kluben Arteko Txapelketak argi utzi du eskupilotan, gaur egun, Bizkaia dela nagusi. Jokatutako final guztiak irabazi dituzte. Gainera, eskuzko hiru finaletan Bizkaikoak izan dira ordezkari bakarrak. Durangaldeak ere egin du bere ekarpena Bizkaiko erregetza finkatzeko orduan: gazteetan eta buruz buru, Berriotxoa pilota eskolako Xabier Aranzabal elorriarra dugu txapeldun berria.

Finalak ez zuen historia handirik izan. Aranzabal eroso nagusitu zitzaion Irabien Aiara eskolako pilotariari (35-14), Tornosolon jokatutako partidan. Elorriarra maila onean aritu zen hasi eta bukatu; Irabienek, aldiz, gorabeherak izan zituen.

Seniorretan Ander Martin Mallabiko eskolako pilotariak jantzi zuen txapela, Jon Uriarte usansoloarrari irabazita (40-32).  Maila berean baina binaka, Mikel Gartzia eta Andoni Aldape izan ziren garaile mallabiarren arteko finalean; gazteetan Kurene eskolako Reni Arregi eta Inhar Ugarte nagusitu ziren, eta, kadeteetan,  Iker Etxebarria eta Gaizka Bilbao Txumuluxueta pilota eskolakoak.

Erremintan Tornosoloko bikotea (Espinar-Gallastegi) zen Bizkaiko ordezkari bakarra eta azpitxapeldun izan ziren Kuku eskolako Evaristi eta Arozenaren aurka galduta (30-18), Iruran jokatutako finalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!