Bizkaia-Panda Durangoko taldeak garaipen ederra eskuratu zuen Emakumeen Birako azken etapan, Gema Pascualen eskutik. Madrildarra bost kideko ihesaldi batean iritsi azken kilometrora. Helmugara zeraman zuzenaren aurreko bihurgunean erasoa jo, aldetxoa hartu eta ezin izan zuen inork harrapatu.
Bestalde, Emakumeen Bira Susanne Ljungskog (Flexpoint Team) txirrindulari suediarrak irabazi du. Bigarren, Marianne Vos herbeherearra geratu da, eta hirugarren, Nicole Brandli suitzarra. Lehenengo euskalduna Ione Mugika (Debabarrena-Kirolgi) izan da, 23. postuan.
Erregularitatean, Marianne Vos izan da punturik gehien batu duena (69 guztira), eta mendiko sailkapena Ana Garciak (Comunidad Valenciana) irabazi du. Emakumeen Birako talderik indartsuena Flexpoint Team izan da, Ljungskog irabazlearen taldea, hain zuzen ere.