Karmen jaietan debutatuko du Iñaki Izak Asergacegaz

Anboto 2007ko eka. 21a, 12:28

Iñaki Izak (Zornotza, 21 urte) uztailaren 16an, Karmen egunean debutatuko du profesionaletan, Asegarce enpresagaz. Oraindino ez dago zehaztuta jaialdia.

Iñaki Izak (Zornotza, 21 urte) uztailaren 16an, Karmen egunean debutatuko du profesionaletan, Asegarce enpresagaz. Oraindino ez dago zehaztuta jaialdia.  

Izak lau urterako kontratua sinatu du: “Ez nuen uste hainbeste urte eskainiko zidatenik. Aspaldion, Asegarceko pilotariek ez dutela errenditzen diote eta egora ez zen aproposena, baina oso ondo portatu dira nigaz, eta pozik nago. Nigan jarritako konfiantzari erantzuteko ahalegin guztiak egingo ditut”, dino zornotzarrak.

Kontratua sinatu aurretik hileak zeramatzan Asegarcegaz entrenatzen, baina, orain hile bi arte, ez du behar adinako maiztasunik izan: “Tolosan egiten zituzten entrenamenduak, eta nik klasera joan beharra nuenez, opor egunetan bakarrik joaten nintzen. Orain hile bi, Gorostiza Zornotzara etortzeko prest agertu zen, eta harrezkero, sarriago eta hobeto entrenatu naiz”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!