Berrizek eskura du finala eta Elorriok lan zailak ditu

Anboto 2007ko eka. 15a, 11:37

Gaur eta bihar Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako bueltako partidak jokatuko dira. Berrizek eta Elorriok egoera desberdinean egingo diote aurre hitzordu erabakiorrari. Berrizek joaneko hiru partidak irabazi zizkion Zaratamori etxean, eta gaur (19:15ean) nahikoa du bakarra irabazita. Elorriok, aldiz, etxean jokatzeari ez zion etekinik atera; partida bat irabazi eta bi galdu zituen. Lan zailak ditu bihar Gernikan (18:30).

Berrizek sufritu egin zuen kadeteetako eta gazteetako partidetan (22-17 eta 22-19). Gazteetan, esaterako, zazpina berdinduta egon ondoren, aurkariak 18ra joan zitzaizkien zuzenean. Zorionez, azken txanpa mundialean, markagailuari buelta eman zioten. Nagusiek, berriz, aidean irabazi zuten beraien partida (22-4). Sakearekin asko asmatu zuten.  Hori ikusita, Zaratamoko aurrelaria sakeak airez eramaten hasi zen, baina errestoa ama-ama geratzen zitzaien Zabala eta Gonzalezi, eta hortik ez zuten barkatu.

Errenta ezin hobea izan arren Mikel Gonzalez entrenatzailea ez da fio: “Finala eskura dugu, baina badaezpada bikote berak ibiliko gara. Hobe da ez fidatzea”.

Azken ahalegina

Bizi garen artean esperantza ei dago, eta Elorriok ez du amore emateko asmorik: “Azken tantora arte ahaleginduko gara”, dio Evaristo Arando pilota eskolako kideak. Hala ere, badaki hanka eta erdi finaletik kanpora dutena. Joanekoetan gazteek samur irabazi zuten (22-8), baina kadeteen (1-22) eta nagusien (13-22) porrotek egoera konplikatu egin zuten.

Aurrera nola egin daitekeen asmatzea ez da erraza. Kadeteek zortzi tanto egin eta gazteek aurkariak tanto bakarrean uzten badituzte, nagusiek izango lukete aukera txikiren bat; kontzentrazioa, konpromisoa eta motibazioa lagun, gernikarrak 12an utzi beharko lituzkete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!