Abadiñoko talde biren arteko lehia trinketean

Anboto 2007ko eka. 15a, 11:26

Euskal Herriko Kluben Arteko Pilota Txapelketako hainbat finalerdi Abadiñoko Tornosolo Trinketean jokatuko dira, gaur eta bihar. Horietako batek, emakumezkoen paleta argentinar modalitatean, Abadiñoko talde biren arteko lehia eskainiko du: Tornosolo 1 eta Tornosolo 2.

Euskal Herriko Kluben Arteko Pilota Txapelketako hainbat finalerdi Abadiñoko Tornosolo Trinketean jokatuko dira, gaur eta bihar. Horietako batek, emakumezkoen paleta argentinar modalitatean, Abadiñoko talde biren arteko lehia eskainiko du: Tornosolo 1 eta Tornosolo 2.

Bestela esanda, Itsaso Pradera mallabiarrak eta Idoia Gordon loiuarrak Gaxi GallastegiGaxi Gallastegi atxondoarraren eta Patricia Espinar usansoloarraren aurka jardungo dute. Talde bereko lau pilotari nor baino norrago. Bi bikoteek ezin hobeto ezagutzen dute elkar. Badirudi lehenengoak (Pradera eta Gordon) sasoi puntu hobean iritsi direla, ligaxkako bi partidak irabazi dituzte-eta; Gallastegik eta Espinarrek bat irabazi eta bestea galdu egin dute. Bigarren finalerdia  Kuku eta Intxaurrondoren artekoa da.

Xabier Aranzabal elorriar gazteak ere finalerako txartela du jokoan, gaur, Haritz Otaegi hernaniarraren aurka. Biek partida bana irabazi eta galdu dute. Aranzabalek badaki zer den txapelketa honetan hernaniar bat menderatzea; ligaxkan Eñaut Esnaolari irabazi zion (35-18). Beste finalerdia Mikel Barrenetxeak (Usansolo) eta Ioritz Irabienek (Aiara) jokatuko dute, bihar, Abadiñon.

Bihar goizean Jon Azagirre Atxarte pilota eskolako pilotariaren txanda ere izango da. Finalera iristeko Jon Uriarte usansoloarra garaitu beharko du. Abadiñarrak ligaxkako hiru partidak irabazi ditu, horietako bi oso erraz  (40-16 eta 40-15). Adur Urkiaren kontra, aldiz, gogotik egin behar izan zuen lan (40-32). Bigarren finalista Raul Fernandez eta Ander Martinen artekoan erabakiko da.

Azkenik, datorren eguaztenean Atxarteko Asier Aspuruk eta Endika Agirrek finalerdietako partida dute kadete mailan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!