Elorrio eta DRTk Bizkaiko Kopa jokatuko dute, bihar, Arratian

Anboto 2007ko eka. 8a, 13:09

Bihar errugbiko Bizkaiko Kopa ebatziko da, Arratian. Eskualdeko ordezkari bi izango ditugu: Durango Rugby Taldea eta Elorrio Rugby Taldea.

Bihar errugbiko Bizkaiko Kopa ebatziko da, Arratian. Eskualdeko ordezkari bi izango ditugu: Durango Rugby Taldea eta Elorrio Rugby Taldea.

Bihar hasi eta bukatuko da txapelketa. Parte hartuko duten bederatzi taldeak hiru multzotan banatu dituzte. Elorrio A multzoan dago, Getxo eta Arratikorekin batera. Durangok, B Multzoan, Baztan eta Mungia ditu arerio. Azkenik, C multzoa Gernikak, Getxok eta Kakarraldok osatuko dute.

Taldeak zazpi jokalariz osatuta egongo dira. Joko mota honetan partidak 14 minutukoak izaten dira (zazpi zati bakoitzean). Fisikoki oso exigenteak izaten dira. Beraz, partidak ordulaurdenetik ordu laurdenera jokatuko dituzte.

Durangok 15:15ean eta 16:45ean jokatuko du Mungia eta Baztanen aurka, hurrenez hurren. Elorriok 15:45ean (Arratiko) eta 16:30ean (Getxo) ditu multzoko bi neurketak. 17:15etik aurrera, bigarren faseari ekingo diote. Talde bakoitzak, beste multzoetan postu berean geratu diren talde bien aurka jokatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!