Euskal Bizikletak sarritan zapalduko du eskualdea

Anboto 2007ko eka. 8a, 12:25

Txirrindulariek Euskal Bizikletako etapa guztietan zapalduko dituzte Durangaldeko errepideak. Eibarren hasi eta Tolosan bukatuko den gaurko lehen etapan, Areitiotik Zaldibarrera jaitsi eta Berriz, Matiena eta Iurreta zeharkatu dituzte, Gernikara bidean.

Bihar Abadiñon bukatuko da lasterketa, 12:00 inguruan. Kanpazarretik sartuko dira Durangaldean; Elorrio, Apatamonasterio eta Zelaieta atzean utzita, Matienan helmugaratuko dira. Arratsaldeko bigarren sektoreko erlojupekoa Zelaietan hasi eta Matienan bukatuko da. Hau da 20,5 kilometrotako ibilbidea: Zelaieta, San Agustingo (Elorrio)  biribilgunea, Apata, Axpe, eta Matiena. Domekan, azkenik, Iurretan irten (9:35) eta Ermura bidean gurutzatuko dute eskualdea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!