Sorpresaz beteriko Emakumeen Birak hogei urte beteko ditu

Anboto 2007ko mai. 31a, 14:09

Orain arte baino etapa bat gehiago izango du; bost guztira (egun bereko bi sektoreak batean hartuta. Iurretan hasi eta bukatuko da aspaldiko partez. Lehen etapan taldekako kronoigoera bat izango dute. Gipuzkoan sartuko dira (Eibar, Bergara…) eta Arabako mugetara hurbilduko (Urduña inguruak). Nobedadez beterik datorkigu ekainaren 13tik 17ra izan den XX. Emakumeen Bira.

Sorpresaz eta nobedadez beterik datorkigu Emakumeen Biraren XX. aldia. Aurten lehenengoz, bost etapa izango ditu, normalean baino bat gehiago: “Gogoan dut hirutik laura pasatu ginenean duda asko genituela. Eta orain, hara non bosterako urratsa eman dugun”, gogoratu zuen Agustin Ruiz Larringan Iurreta Txirrindulari Elkarteko arduradunak.

Bestalde, Emakumeen Bira inoiz baino eremu berri gehiagotara iritsiko da. Hirugarren etapakIurretako udaletxean eman zuten prentsaurrekoa Gipuzkoako lurrak zapalduko ditu. Eibarren hasi eta bukatuko den etapan, txirrindulariak Mutriku, Elgoibar, Ubera eta Bergaratik pasatuko dira. Laugarren etapa, berriz, Arabako mugetara hurbilduko da eta Urduñako parajeak zeharkatuko ditu. Inurrien antzera, pausu txikian baina nekaezin, Bira Euskal Herrira zabaltzeko urratsak ematen ari dira urtetik urtera Iurreta Txirrindulari Elkartekoak.

Oraingoz, 20 talde eta 120 txirrindulariren partaidetza dago korfimatuta. Taldeak Euskal Herrikoak zein nazioartekoak (AEBko, Suitzako, Txinako, Frantziako, Kataluniako eta Madrilgo bana, eta, Italiako, Alemaniako eta Euskal Herriko launa) dira. Euskal Herrikoen zakuan eskualdeko bi ere badaude: Bizkaiko-Panda-Durango eta Fonorte S.C. Duranguesa.

Faboritoen zerrenda luzea da. UCIren rankingean lehen postuetan dauden txirrindulariak etorriko dira; alegia, munduko onenak etorriko dira. Team Bigla talde suitzarreko Nicole Brandli, Noemi Cantele eta Tanja Hennes-ek hiruko itzela osatzen dute; beste hainbeste esan daiteke Flexpoint Team-eko Mirjam Melcjers eta Susasnne Ljungskog txirrindulariei buruz. Team DSB Bank taldeko Marianne Vos 19 urteko gaztea ere marka guztiak hausten ari da.

Etapak

Aspaldiko partez, Iurretan hasi eta bukatuko da Emakumeen Bira. Etapei dagokienez, aurtengo berritasun nagusia lehenengo eguneko kronoigoera da. Lehen hiruen denbora hartuko da kontuan. Beraz, talde moduan indartsuenak direnak nabarmenduko dira.

Bigarren etapa aurkarien sasoi puntua neurtzeko da egokia. Hirugarrenean, Karabieta gainak irabazleen zerrenda franko murriztuko du. Laugarren etapako lehen sektorea, Urduña inguruko erlojupekoa, oso teknikoa da gorabehera eta bihurgune askorekin. Arratsaldean Bizkaiko hiriburua alderik alde zeharkatuko dute, Gran Vian helmugaratuz. Bosgarren etapan, Osma eta Garai mendateak gainditu, Goiuriatik jaitsi eta eskuinetara hartuz, tunela pasatu eta Iurreta erdigunean emango dute Birako azken pedalkada.

ETAPAK:
Lehen etapa:
Iurreta-Lukuarrieta: kronoigoera (4km)
2. etapa:
Elorrio-Amorebieta-Miota-Kanpazar-Intxorta-Elorrio (83,7 km).
3. etapa:
Eibar-Markina-San Migel (3ª)-Karabieta (1ª)-Eibar (84 km)
4. etapa; Lehen sektorea:
Urduña-Urduña: erlojupekoa (12,4 km)
4. etapa; bigarren sektorea:
Urduña-Menagarai-Sodupe-Bilbo-Enekuri-Lezama-Bilbo (90 km)
5. etapa:
Bilbo-Igorre-Iurreta- Osma (2ª)-Areitio-Garai (2ª)-Iurreta (83,2 km)



ENERITZ ITURRIAGAETXEBARRIA (26 urte, adabiñarra, Menikini taldeko txirrindularia)

Pena da, baina berak baino pena handiagorik ez dauka inork. Orain hiru aste, Suitzako26 urte ditu eta abadiñarra da lasterketa batean, katu batek bidera irten eta ezin izan zuen saihestu, aidean eroriz. Klabikula apurtu eta orain erreabilitazioan dago. Bera barik, Luperini iazko garaileak ez du irabazteko aukerarik ikusi, eta ez dira etorriko, ez bera ez Menikini bere taldea.

Lehenengo eta behin, nola aurkitzen zara?
Minez, baina ondo. Erreabilitazioan nago. Uztail ingururako apurka-apurka bueltatzea espero dut. Dagoeneko, bizikleta hartzen dut anaiagaz ibiltzeko.
Dagoeneko?
Borondatea esaten zaio horri.
Pena da Emakumeen Biran parte hartu ezina.
Bai. Preparazioa Birara bideratuta egin dut, taldea ere prest zegoen… Hurrengo batean beharko du.
Zer nabarmenduko zenuke aurtengo Biran?
Gakoa bi erlojupekoetan dago. Kronoigoerak uste baino min handiagoa egin dezake. Taldeburua indartsu egoteak ez du ezertarako balio taldeak laguntzen ez badio. Taldea da inportantea norbanakoaren gainetik. Diferentzia handiak markatuko dituela uste dut.
Nortzuk dira faborito?
Taldeei dagokionez, Team Bigla, Flexpoint Team eta Tean DSB Bank dira indartsuenak, nire ustez. Talde horretan Nicole Brandli, Susanne Ljungskog eta Marianne Vos moduko txirrindulari indartsuak daude. Dena dela, talde bat nabarmentzekotan Team Bigla nabarmenduko nuke.
Vosek 19 urte bakarrik ditu.
Aurten Flecha Wallone-a, Ciandresko Munduko Kopako lasterketa eta Landetako Tourra irabazi ditu. Etorkizun handia dauka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!