Elorrio eta Berriz koska biren faltan, orain urte biko finala errepikatzeko

Anboto 2007ko mai. 24a, 14:09

Abadiño kanpoan geratu ondoren, Berriz eta Elorrio dira Bizkaiko Herri Arteko Txapelketan aurrera darraiten eskualdeko ordezkariak. Orain arteko koskarik aldapatsuenak falta dituzte finalera iristeko. Gandituz gero, orain bi urteko finala errepikatuko litzateke. Orduko hartan, Berrizek irabazi zuen.

Abadiño kanpoan geratu ondoren, Berriz eta Elorrio dira Bizkaiko Herri Arteko Txapelketan aurrera darraiten eskualdeko ordezkariak. Orain arteko koskarik aldapatsuenak falta dituzte finalera iristeko. Gandituz gero, orain bi urteko finala errepikatuko litzateke. Orduko hartan, Berrizek irabazi zuen.

Elorriok Igorre kanporatu berri du eta, zapatuan 18:00etan, final laurdenetako joaneko partidak jokatuko ditu etxean, Ortuellaren aurka. Aurrera egiteko nagusien partidan dago gakoa, Evaristo Arando Elorrioko Pilota Eskolako ordezkariaren ustez: “Kadeteetakoa galdutzat ematen dugu. Gazteetan irabaz dezakegu eta nagusietan erabaki daiteke kanporaketa”.

Kadeteetako bikotea oraindik erabatzeke dute. Gazteetan Aranzabal eta Landaburu ariko dira, eta nagusietan, Beitia eta Larrañaga. Ortuellako nagusien mailako bikotea Santamaria eta Lopezek osatzen dute: “Lopez Bizkaian afizionatuetan dagoen atzelari onenetakoa da”, ohartarazi du Arandok. Hala ere, konfiantza osoa du bere pilotariengan: “Jokoan gaude, eta irabazi zein galdu, edozein aurkariri beharlekua emango diogu”. Aurrera eginez gero, Gernika-Markina kanporaketako irabazlea aurkituko dute finalerdietan. Hain zuzen ere, Arandok Gernika ikusten du Herri Artekoa irabazteko faborito nagusi, Zaratamo eta Berrizekin batera. Iaz Elorrio hirugarren izan zen.

Berrizek Lezama utzi du bazterrean final zortzirenetan, eta gaur Lemoaren kontrako joanekoak jokatu zituen. Mikel Gonzalez Berrizko Pilota Eskolako entrenatzaile eta pilotariaren esanetan, “kadete eta gazteetan irabazi dezakegu eta lehiarik zailena nagusiena izan daiteke”.

Kadeteetan Loidi eta Urkijok jokatzen dute; gazteetan Alberdi eta Perosanzek, eta, nagusietan Gonzalez (Mikel) eta Zabalak. Finalerdietako arerioa Sestao edo Zaratamo litzateke. Orain urte bi Herri Artekoa irabazita, iaz txapelketa kaskarra osatu zuten, baina aurten, “berriz ere talde ona dugu, konbinazio ezberdinak egiteko modukoa”. Gonzalezek ere faboritoen zakuan sartzen ditu Gernika eta Zaratamo.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!