Berriz eta Elorrio pilotan ondo; Durango kanpoan geratu da zestan

Anboto 2007ko mai. 18a, 12:50

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketak gozotik eta gazitik, bietatik utzi digu asteburuan. Berrizek eta Elorriok kanporaketak ondo bideratuta dituzte; Abadiñok maldan gora du eta Durangon (zestan) kanpoan geratu da.

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketak gozotik eta gazitik, bietatik utzi digu asteburuan. Berrizek kanporaketa oso bideratuta dauka Lezamari hiru kategorietako partidak irabazi ondoren. Elorriok etxean batu behar du joan zen asteburuan kanpoan landatutako haziaren uzta; Igorreri gazte eta nagusi mailako partidak irabazi zizkion (11-22 eta 11-22), kadeteetakoa galdu zuen arren (22-2).

Abadiñok, aldiz, maldan gora du kanporaketa. Gernikara egindako bisitan hiru partidak galdu zituzten, nahiko erraz galdu ere; 22-9 kadeteetan, 22-8 gazteetan eta 22-14 nagusietan. Azkenik, zestaren adarrean, Berriatuak kanporatu egin du Durango, eskualdea ordezkaritzarik gabe utziz.

Bueltako partidak asteburuan jokatuko dira. Elorriok domekan, 11:00etan, jokatuko du Igorreren kontra etxean; Elorriok egun eta ordu berean jokatuko du Lezaman; Abadiño, azkenik, zaleen aurrean lehiatuko da (Zelaietan) gaur, 20:00etan.

Bestalde, Durangon VI. Euskal Astea Zesta Txapelketa jokatzen ari dira. Gaur 19:00etan, bi partida jokatuko dira Jai-Alain: Eneko-Joakin Erkiaga-Mugartegiren aurka eta Ormaetxea-Aldekoa Eric-Aritzen aurka. Bihar 18:30ean, Mikel-Arriola Salaberry-Urtasun bikoteak lehiatuko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!