Sasikoa, Elorrio eta Abadiñoren etorkizuna asteburuan argituko da

Anboto 2007ko mai. 18a, 12:38

Areto-futboleko azkenengo jardunaldian eskualdeko hiru talderen etorkizuna dago jokoan. Sasikoa Bk eta Abadiñoko Lagunakek mailaz igotzeko aukera handia dute; Elorrioko Buskantzak, aldiz, maila galdu dezake.

Areto-futboleko azkenengo jardunaldian eskualdeko hiru talderen etorkizuna dago jokoan. Sasikoa Bk eta Abadiñoko Lagunakek mailaz igotzeko aukera handia dute; Elorrioko Buskantzak, aldiz, maila galdu dezake.

Elorrioko Buskantza (Nazional B mailan) besteen emaitzen menpe dago. Azken hirugarrena da oraintxe, jaitsiera postuetan. Hortik ateratzeko aukera bakarra du: asteburuan Ioar azken sailkatuari irabaztea eta Beti Arinek bere neurketa ez irabaztea. Horrela, azken laugarren jarriko lirateke. Hala ere, zoritzarrez, Nazional A mailatik lau talde jaitsiko dira aurten, eta azken laugarrena talde bizkaitarra bada, Elorrio automatikoki jaitsiko litzateke. Basauriko Soloarte dago postu horretan, eta Xota eta C.Saenz hiru puntura ditu. Xotarekin alde du averagea. Era berean, Soloartek C.Saenzen aurka jokatuko du azken partida. Irabaziz gero, salbu da, lehen itzulian ere irabazi egin ziotelako. Kasu horretan, Elorrio ere salbatuko litzateke.

Sasikoa Bk ez du matematikarik egin beharrik. Asteburuan Zuentzat taldeari irabaziz gero, igo egingo da. Irabazi ezik, Kukuyagaren hutsa itxaron beharko du.

Abadiñoko Lagunakek ziurtaturik du, gutxienez, igoera fasea. Bermeorekiko averagea aldeko duenez eta puntuetara berdinduta daudenez, bermeotarren emaitza bera lortzea nahikoa dute  automatikoki igotzeko. Asteburuan Lagun Onak Bren aurka jokatuko dute. Hauek azken aurreko dira, beraz, irabazteko partida da. Abadiñoko Gaztetxieren bigarren itzulia ere azpimarragarria da, ez baitu partidarik galdu.




ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!