Berrizek aurrera darrai, eta Elorrio eta Abadiñok lehia hasiko dute

Anboto 2007ko mai. 10a, 14:20

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketa une erabakigarrian sartzera doa. Berrizek aise kanporatu du Berango eta, bigarren fasea igarota, onenen artean aritzeko eskubidea lortu du. Faboritoei ere lanean hasteko sasoia iritsi zaie. Tartean daude Elorrio eta Abadiño.

Berrizek aukera txikienik ere ez dio eman Berangori. Joaneko zein bueltako sei partidak irabazi dizkio, alde nabarmenarekin. Barikuan, 20:00etan, Lezamaren aurka jokatuko dute Berrizko frontoian.  Abadiñok eta Elorriok kanpoan dituzte joaneko norgehiagokak, Gernikaren kontra lehenengoek (barikuan, 19:00etan), eta Igorreren aurka bigarrenek (domekan, 10:30ean).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!