Zaldibar, Iurreta eta Atxondo herri artekotik kanpora geratu dira

Anboto 2007ko api. 27a, 11:32

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketari lehen fasean ekin zioten eskualdeko hiru herriak –Zaldibar, Iurreta eta Atxondo– kanpoan geratu dira.

Bizkaiko Herri Arteko Txapelketari lehen fasean ekin zioten eskualdeko hiru herriak –Zaldibar, Iurreta eta Atxondo– kanpoan geratu dira.

Zaldibarrek eta Iurretak partida guztiak galdu dituzte Lemoaren eta Lekeitioren aurka. Atxondoren kasua berezia da. Portugaleteren aurka berdindu egin du, bai puntuetan eta bai tanto kopuruan. Azkenean, kadete mailako bikoteetan Portugaletekoak gazteagoak direnez, azken hauek sailkatu dira.

Bestalde, gaur hasiko den bigarren fasean, Berriz sartuko da lehian. Berango du arerio. Joanekoak kanpoan jokatuko ditu, gaur, 19:30ean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!