Durangarren eta abadiñarren arteko derbiak areto-futbolean

Anboto 2007ko api. 20a, 12:32

Areto-futboleko bigarren erregional mailan derbi bi jokatuko dira asteburuan: Abadiñoko lagun-Abadiñoko Gaztetxie, eta Hemen Durango-Mendibeltz.

Areto-futboleko bigarren erregional mailan derbi bi jokatuko dira asteburuan: Abadiñoko lagun-Abadiñoko Gaztetxie, eta Hemen Durango-Mendibeltz.

Abadiñarrek dute gehien jokoan. Abadiñoko Lagun bigarren dago, igoera postuan. Puntu bana ateratzen die Bilboplastik eta Beseka taldeei (elkarren aurka jokatuko dute asteburuan), eta sei Abadiñoko Gaztetxieri. Azken hauek garaipena behar dute igoerarako aukerei eusteko.

Liga amaitzeko lau jardunaldi falta dira eta Gaztetxiek partida zailagoak ditu. Hurrengo lehia biak Besekaren eta Bermeo liderraren aurka jokatuko ditu. Dantxariren aurkako derbiaren ondoren, Iturritxuren aurka itxiko du Liga. Abadiñoko Lagunek Zerbezotxo, Inter Sport, Mallabia eta Lagun Onak Bren aurka jokatuko du.

Durangarrek ohorea bakarrik dute jokoan. Biak sailkapenaren erdian daude, eta goiko postuak urrunegi dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!