Herri Artekoan aukera gutxi Zaldibar eta Iurretak

Anboto 2007ko api. 20a, 12:30

Herri Arteko Pilota Txapelketan hanka eta erdi kanpoan dute Zaldibar eta Iurretak. Atxondok, berriz, aurrera egiteko aukera handiak ditu.

Herri Arteko Pilota Txapelketan hanka eta erdi kanpoan dute Zaldibar eta Iurretak. Atxondok, berriz, aurrera egiteko aukera handiak ditu.

Iurretak eta Zaldibarrek hiru partidak galdu zituzten joanekonan. Iurretak etxean jokatu zuen eta gazteen mailan bakarrik estutu zuen Lemoa (2-22 kadeteek, 17-22 gazteek, 22-0 seniorrek). Zaldibarrek, Lekeition, ez zuen inolako aukerarik izan (22-0, 22-0 eta 22-10, hurrenez hurren). Bueltako partidak gaur jokatuko dira (19:15ean, Zaldibarren, eta, 19:30ean, Lemoan). Atxondok, aldiz, aukera handiak ditu aurrera egiteko. Joanekoan, Portugaleten, bi partida irabazi zituen (10-22, 22-0, 20-22). Bueltakoak gaur jokatuko dira, 20:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!