Iurretako eta Elorriok azken ahalegina egin behar dute urtea borobiltzeko

Anboto 2007ko api. 20a, 12:18

Durangaldeko futbol taldeen artean, Elorrio eta Iurretako dira Liga amaierara bitarte zerbait jokoan izango duten talde bakarrak. Denboraldia amaitzeko sei jardunaldi falta direnean, Iurretako bigarren da Bigarren Erregional mailan, eta Elorrio hirugarren. Iurretarrak Iraultza liderrarekin eta Gernikarekin (eguaztenean, atzeratutako partidan 2-4 menderatu zuen Amorebieta) berdinduta daude (54 puntu); Elorriok hiru puntu gutxiago ditu. Zamudio (50 puntu) ere saltsan sartuta dago.

Durangaldeko futbol taldeen artean, Elorrio eta Iurretako dira Liga amaierara bitarte zerbait jokoan izango duten talde bakarrak. Denboraldia amaitzeko sei jardunaldi falta direnean, Iurretako bigarren da Bigarren Erregional mailan, eta Elorrio hirugarren. Iurretarrak Iraultza liderrarekin eta Gernikarekin (eguaztenean, atzeratutako partidan 2-4 menderatu zuen Amorebieta) berdinduta daude (54 puntu); Elorriok hiru puntu gutxiago ditu. Zamudio (50 puntu) ere saltsan sartuta dago.

Gure taldeen artean, Iurretakok du goiko mailara igotzeko aukerarik gehien. GernikarekinArgazkia: Iban Gorriti bakarrik du averagea kontra; Elorrio eta Zamudiorekin aldekoa du, eta Iraultzarekikoa gaur hamabost erabakiko da. Hain zuzen ere, Liga amaitu arteko konpromisorik zailena horixe dute. Hala ere, Jon Gurutz Vazquez baikorra da: “Zamudiok ere euren zelai berean jokatzen du. Iaz bi taldeei irabazi genien han, eta aurten Zamudiori irabazi diogu. Partida hori irabazteko konfidantza dut”. Ez irabazita ere, averagea alde jartzea garrantzitsua da. Etxean 2-0 irabazi zuten iurretarrek, eta emaitza hori gogoan daukatela jokatu beharko dute.

Joan zen astean, 22 partida eta gero, galdu egin zuten (3-0) Bermeoren zelaian. 24 jardunalditan 14 gol bakarrik zituzten jasota, eta Bermeok hiru sartu zizkien. Dena gaizki irten zitzaien:“Hala ere, nik garbi neukan, eta jokalariei horrelaxe esan nien, galtzeko benetako arriskua partida horri ikusten niola, zelaiaren tamaina txikiagatik eta abar; beraz, ez dago zertan urduritu”. Matematikak ondo irteten zaizkio: “Atsedenaldiak eta zuzeneko partidak kontuan hartuta, seitik lau irabaziz gero, igoera ziurtaturik izango dugula uste dut”.

Domekan Zorrontzakoren aurka jokatuko dute. Ondoren, Iraultza, Amorebieta, Berriz B, Loiu B eta Sondika geratuko zaizkie.

Elorriok ere igotzeko aukerak ditu, baina taldea ez dago sasoi punturik onenean: “Lesioek eta lanak eraginda, sei jokalari faltako zaizkigu asteburuan. Justu iritsi gara azken txanpara. Gainera, defentsan ez gabiltza hasieran bezain seguru. Azken hiru partidetan bina gol sartu dizkigute  eta, golik gehien sartu duen taldea garen arren, beti ezin ditugu hiru sartu. Hobetzen saiatu behar dugu”, dio Joseba Abanzabalegi entrenatzaileak.

Elorriori bost partida falta zaizkio jokatzeko (Lezama, Gernika, Busturia, Bermeo eta Extremeño). Izan ere, maiatzaren 13ko jardunaldian,atseden hartu behar du. Gernikak jardunaldi bat lehenago hartuko du atseden. Elorriarrek desabantaila horixe dute. Liga amaitu arteko partidarik zailena Gernikaren kontrakoa dute, gaur hamabost, kanpoan.

Iurretakorekin averagea aurka dute, eta Iraultza eta Zamudiorekin alde. Azken talde bi horien kontra, emaitza berak eman ziren elkarren arteko bi partidetan, baina aldeko eta aurkako golen balantzea Elorrioren aldekoa da nabarmen. Elorriok 60 sartu eta 19 jaso ditu ( 41); Iraultzak 44 sartu, 17 jaso ( 27); Zamudik 48 sartu, 21 jaso ( 27).

Gernikaren aurkako averagea jokatzeke duten partidan argituko da. Etxean 4-0 irabazi zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!