Interneten txoko berria ipini dute martxan

Anboto 2007ko api. 19a, 12:27

Eskualdeko musika taldeek Greates Hits Gauarekin hasi zuten harremanak fruitu berriak ematen darrai.

Eskualdeko musika taldeek Greates Hits Gauarekin hasi zuten harremanak fruitu berriak ematen darrai.

Kasu honetan, Durangaldeko musika taldeen kontzertuen agenda, diskoen kritikak, albisteak eta bideoak eskainiko dizkio entzuleari webgune berriak. Jakitera eman dutenez, gainera, Abadiñoko Gaztetxearekin elkarlanean, Rock Maratoia antolatzen dabiltza Durangaldeko Musika Taldeak. Abadiñoko San Trokaz jaietan izango da, beraz, eskualdeko hainbat talde berriro ere oholtza beraren gainean ikusteko aukera.

Bestetik, Greatest Hits jaialdian grabatutako soinu eta irudien muntaketan lanean dihardute Durangaldeko Musika Taldean. Aurreratu digutenez, Greatest Hits-eko kontzertuak biltzen dituen DVD-a osatzea dute helburu. Noizko izango den zehaztu gabe, urte bukaerarako kalean izatea espero dutela azaldu dute -Durangoko Liburu eta Diskoen azoka jarri dute data apropos modura.

Pasa den hilean sekulako arrakasta izan zuen Durangaldeko 25 musika taldek antolatutako Greatest Hits jaialdiak, eta gau bitan Plateruena Antzokia jendez betetzea lortu zuten. Lehenengo harek jendearen aldetik izan zuen erantzuna ikusita, animoso daude elkarteko kideak, eta eskualdeko musika bultzatzeko egitasmo berritzaileak aurkezten jarraitzeko gogotsu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!