Helduentzako ipuinak Elorrio eta Durangoko aretoetan

Anboto 2007ko api. 17a, 12:43

Jatorri desberdinetako hizlari eta beste hainbeste kultura ezagutzeko aukera izaten da Munduko Kontu Kontalarien jaialdia, eta aurten zazpigarren edizioa beteko du.

Jatorri desberdinetako hizlari eta beste hainbeste kultura ezagutzeko aukera izaten da Munduko Kontu Kontalarien jaialdia, eta aurten zazpigarren edizioa beteko du.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 10 herritara ekarriko ditu jaialdiak, herrialde desberdinetako kontalariak. Helduentzako ipuinak izango dira Arriolan eta San Agustinen, denak ere ipuinak esateko modu berritzaileak dakartzatenak gurera. Vietnam, Asturias, Andaluzia, edota frantziatik etorriko dira, batzuk ipuinak eta zuzeneko musika nahasten adibidez.

Durangon estreinaldi bat izango da Munduko Kontu Kontalarien zirkuituaren barnean. Hain justu ere "Ipuin Iberiarrak" izena du Balea Musika Ideiak eta Artelandaren ekoizpen bereziak. Apirilaren 19an iluntzeko 20:00etan izango dugu San Agustinen. Aurreratu digutenez, ikuskizun honetan, Iberiar penintsulako bost hizkuntzarako prestatutako bertsioak prestatu dituzte. Durangon euskarazkoa egingo dute, oholtza gainean arituko diren musikari eta aktoreek, eta Saramago, Atxaga, Llamazares, Monzó eta Rivasen ipuinak dramatizatuko dituzte.

Estreinaldi honetaz gainera, eskolentzako bereziki atondutako beste ipuin emanaldi batzuk ere izango ditugu aukeran. Apirilaren 22an jaialdian parte hartu duten kontalari guztiek emanaldiak izango dituzte "Kontu Anabasa" izeneko ekimenean.

Elorrioko Arriolan, apirilaren 19an goizean eta eguerdian emanaldi bereziak izango dira, eta 20an, ostiralean berriz, "Vivo del cuento" eta Carlos Albaren kontu eta musikak ekarriko dizkigute, antolatzaileek esan digutenez, dagoeneko bere lekua egina duen jaialdian. Ipuin honetan sinesten duten ikusleak gutxinaka-gutxinaka gehiago baitira eskualdean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!