Bizkaiko Herri Artekoa zapatuan hasiko da, eskualdeko zazpi ordezkarirekin

Anboto 2007ko api. 12a, 15:16

Zapatuan hasiko den Bizkaiko Herri Arteko Txapelketan Durangaldeko zazpi herri lehiatuko dira. Torneoa hiru modalitatetan banatuta dago: esku pilota, pala eta zesta. Eskualdeko herririk gehienek (zazpitik sei) esku pilotan jardungo dute: Atxondo, Iurreta, Zaldibar, Berriz, Elorrio eta Abadiñok. Durango zestan egongo da ordezkatuta.

Zapatuan hasiko den Bizkaiko Herri Arteko Txapelketan Durangaldeko zazpi herri lehiatuko dira. Torneoa hiru modalitatetan banatuta dago: esku pilota, pala eta zesta. Eskualdeko herririk gehienek (zazpitik sei) esku pilotan jardungo dute: Atxondo, Iurreta, Zaldibar, Berriz, Elorrio eta Abadiñok. Durango zestan egongo da ordezkatuta.

Eskuzko modalitateak 38. aldia du aurtengoa. Iazko parte-hartzaile kopuru bera (33) ibiliko daAurkezpen ekitaldiko irudia txapelaren bila , baina herri guztiak ez dira aurreko aldikoaak. Aurten, Getxo, Ermua eta Durangok ez dute parte hartuko eta, horien ordez, Zornotza, Zaldibar eta Portugalete ariko dira.

Txapelketaren egitura mailakakoa da. Atxondo, Zaldibar eta Iurretak lehen koskatik hasiko dute txapelketa; Portugalete, Lekeitio eta Lemoa izango dituzte arerio bihar, hurrenez hurren. Kanporaketak joan-etorriko partidetan erabakiko dira. Durangaldeari dagokionez, Iurreta da joanekoak etxean jokatuko dituen herri bakarra (domekan, 12:00etan, Olaburu frontoian). Atxondok zapatuan, 11:30ean, jokatuko du Portugaleten; Zaldibar ere etzi estreinatuko da, 16:30ean, Lekeitioko frontoian.

Berrizek bigarren fasean ekingo dio lehiari Igorre, Ortuella, Zeanuri, Gernika, Bilbao eta Barakaldorekin batera. Hirugarren eta azkenengo fasean serie-buruak sartuko dira lehian. Multzo horretan daude Elorrio eta Abadiño; horiekin batera, Usansolo, Markina, Lezama, Mallabia, Sestao eta Zaratamok osatzen dute faborito nagusien zerrenda. Finalak ekainaren 4an jokatuko dira Sestaoko udal pilotalekuan.

Zesta eta herraminta

Zesta modalitateak hamabigarren aldia beteko du. Aurten sei herrik parte hartuko dute. Durangorekin batera, Getxo, Lekeitio eta Berriatuak behetik hasiko dute txapelketa; Gernika eta Markina, berriz, serie-buru dira. Finalak ekainaren 2an jokatuko dira Durangoko Ezkurdi frontoian, Pilotagazte jaiarekin bat eginez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!