Kopan, multzorik zailenak egokitu zaizkie Elorriori eta Berrizi

Anboto 2007ko mar. 30a, 14:58

Apirilaren 29an, Bizkaiko Kopako hasiko da emakumeen futbolean. Berrizek eta Elorriok ez dute bat ere zorterik izan zozketan. Multzo banatan izango dituzten lau arerioetatik hiruk lehen erregional mailan jokatzen dute.

Apirilaren 29an, Bizkaiko Kopako hasiko da emakumeen futbolean. Berrizek eta Elorriok ez dute bat ere zorterik izan zozketan. Multzo banatan izango dituzten lau arerioetatik hiruk lehen erregional mailan jokatzen dute.

Berrizek Bizkerre, Artibai, Peña Athletic eta Erandio izango ditue aurkari. Lehenengo hirurak goragoko mailan daude. Elorriok ere zortea kontra izan du: lehenengo mailako Barakaldo, La Merced eta Iurretakoren multzo berean dago, Leioa Arekin batera.

Dena dela, oraindik hilabete falta da Kopa hasteko. Aurretik, Ligako azken hiru jardunaldiak jokatu beharko dituzte. Joan zen astean derbia izan zuten eta Berrizek irabazi zuen (2-1). Elorriarrak aurreratu ziren partida hasi eta berehala, baina Jesus Iraurgiren neskek markagailuari bueta eman zioten, areaz kanpoko jaurtiketa birekin. Azken minutuetan Elorriok aukera garbi-garbiak izan zituen, baina ez zuten asmatu. Iraurgik onartzen duenez, “azken hogei minutuak kontuan hartuta, justuena berdinketa izango zen”. Belen Gonzalez elorriarren entrenatzailearen ustez, “irabazteko adina aukera izan genituen”.

Asteburuan Berrizek Leioako Emakumeak Bren aurka jokatuko du kanpoan, eta Elorriok Karrantza hartuko du etxean.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!