GRAVN torneoan abantaila hartu dio Bizkaiak Errioxari

Anboto 2007ko mar. 22a, 14:01

Federazioen arteko GRAVN txapelketan, Bizkaiak 8-4 irabazi dio Errioxari. Galdutako lau partidak eskuz izan dira, bat trinketean. Modalitate horretan parean daudela erakusten du horrek. Tornosolo trinketean jokatutako bi lehiak banatu egin zituzten: gazte mailan eta eskuz banaka, 22-35 irabazi zuen Errioxak, eta, maila berean binaka Bizkaia nagusitu zen (40-16).

Errioxari. Galdutako lau partidak eskuz izan dira, bat trinketean. Modalitate horretan parean daudela erakusten du horrek. Tornosolo trinketean jokatutako bi lehiak banatu egin zituzten: gazte mailan eta eskuz banaka, 22-35 irabazi zuen Errioxak, eta, maila berean binaka Bizkaia nagusitu zen (40-16).

Bestalde, Ander Antxia Bizkaiko Irekitik kanpora geratu da. Mañarian jokatutako finalerdietan eta lau t’erdiaren barruan, Jorge Nagorek bi jokotan irabazi zion (10-6 / 10-8). Irurtzundarrak Mikel “Elola”ren aurka jokatuko du finala asteburuan, Sopuertan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!