Laister hasiko du Durangalderako bidea hamabosgarren Korrikak

Anboto 2007ko mar. 22a, 12:05

Enkarterrietako Karrantzatik arratsaldeko bost t'erdietan abiatu, eta domekan ailegatuko da gure eskualdera hamabosgarren korrika. Domeka goizean Elorriotik sartuko da goizean testiguak, eta herrietan aurretiko eta ondorengo jairako aukerak izango ditugu.

Eguenean Enkarterrietako Karrantzatik arratsaldeko bost t'erdietan abiatu, eta domekan ailegatuko da gure eskualdera hamabosgarren korrika. Domeka goizean Elorriotik sartuko da goizean testiguak, eta herrietan aurretiko eta ondorengo jairako aukerak izango ditugu.

Euskal Herriko mendebaldetik hasita, Euskal Herriko herri gehienetan zehar ibiliko da Korrika, AEKren eta euskaltzale guztien mezua lau haizetara zabaltzen. Apirilaren 1ean Iruñean bukatuko da aurtengoa, eta aurtengoan emakumeak izango dira protagonista nagusi. Euskarari heltzeko ordua dela aldarrikatu nahi du AEK-k aurten, garaia dela euskara gure eguneroko hartu emanetan ahotan hartu eta erabiltzeko. Herria da euskararen gorputza eta hizkuntza bihotza, eta Korrikan biak batuko dira: taupadak eta izerdia. Martxoaren 25ean Elorrio, Abadiño, Durango, Iurreta, Matiena, Berriz, Zaldibar, Mallabia eta Ermuan, eta 27an Zornotza eta Otxandion helduko diogu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!