Uzta urria, Bizkaiko Trinkete Txapelketan

Anboto 2007ko mar. 7a, 15:32

Eskualdeko pilotarientzat asteburu kaskarra izan da joandakoa. Bizkaiko Trinkete Txapelketan bi finalak galdu zituzten, eta Euskal Herriko Kluben Artekoan Berriotxoa fineletik kanpoan utzi du Irurtzunek. Trinketean eskualdeko txapel bakarra Elorriaga abadiñarrak irabazi zuen, Mallabiko taldearekin.

Eskualdeko pilotarientzat asteburu kaskarra izan da joandakoa. Bizkaiko Trinkete Txapelketan bi finalak galdu zituzten, eta Euskal Herriko Kluben Artekoan Berriotxoa fineletik kanpoan utzi du Irurtzunek. Trinketean eskualdeko txapel bakarra Elorriaga abadiñarrak irabazi zuen, Mallabiko taldearekin.

Trinketeko lehen bi finalak Abadiñoko Tornosolon jokatu ziren barikuan. Buruz burukoanArgazkia: Judit Fernandez Angel Zuheros atxondoarrak galdu egin zuen Goitia akarregiarraren aurka (21-40). Zuheros modu guztietara saiatu zen, baina ez zen bere eguna izan. Goitia, berriz, seguruago eta indartsuago ibili zen. Txapelik gabe geratu arren, denbora gutxiren barruan, Zuherosek trinketeko bi finaletara iristea lortu du (Tornosoloko eta Bizkaiko txapelketak), eta datu horri ere merezi duen garrantzia eman behar zaio.

Mallabiarren arteko binakako finalean, Martin I eta Elorriagak jantzi zuten txapela. Partida laburrean, erraz menderatu zituzten Garcia eta Martin IIa (40-14).

Lekeitioko finalak ere ez ziguten poz handirik utzi. Kadeetan Abadiñoko Atxarte pilota eskolako bikoteak, Arabiourrutiak eta Agirrek osatutakoak, galdu egin zuen Dimaren aurka (30-40). Gazteetan, Berriz kanporatu zuen Kurenek xehetu egin zuen Usansolo (8-40).

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako finaletan ez da eskualdeko pilota talderik izango. Berriotxoak ezin izan zuen miraria gauzatu Irurtzunen aurka(22-13). Nolanahi ere, elorriarrek txapelketa ona egin dute.

Azkenik, Egoiz Amantegi abadiñarrak Ortuellarekin binakako Ohorezko mailako finala jokatuko du barikuan Zazpi Iturriren aurka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!