Zaldi Baltzak eta Larrasoloetak lehenengo postuan hasi dute liga

Anboto 2007ko urt. 26a, 10:36

Bizkaiko Gorengo Mailari bikain ekin diote Elorrioko Zaldi Baltza eta Durangoko Larrasoloeta xake taldeek. Bi jardunaldiren ondoren, jokatutako partida biak irabazita, lider dira 5,5na punturekin.

Bizkaiko Gorengo Mailari bikain ekin diote Elorrioko Zaldi Baltza eta Durangoko Larrasoloeta xake taldeek. Bi jardunaldiren ondoren, jokatutako partida biak irabazita, lider dira 5,5na punturekin.

Joan zen asteburuan, Zaldi Baltzak Balmasedari irabazi zion (3-1) eta Larrasoloetak Portugalete azpiratu zuen (2,5-1,5). Abadiño, berriz, azkenaurreko da Euskal Ligako Gorengo Mailan. Abadiñarrek bina berdindu zuten Rey Ardid taldearekin, eta hiru puntu dituzte. Bihar, 16:00etatik aurrera, F. Cultural taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak, etxean, Matienako Pinoko lokaletan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!