'Animaliategia' BBK Artearen nondik norakoak azalduko dituzte zapatuan

Aritz Maldonado

BBK Artearen Ibilbidearen zazpigarren edizioa Berrizera heldu da. Animaliategia izenagaz, Bilbao Museoaren bildumako 38 artelanen erreprodukzioak erakusten dabiltza herririk herri.

Zenbait artistaren aleak daude ikusgai, garai eta teknika desberdinetakoak, izan margoak, grabatuak zein kartelak, eta denetan animaliak dira protagonistak. Zapatuan, hilak 21, bisita gidatua egingo dute erakusketaren nondik norakoak azaltzeko, 11:00etatik 13:00etara. Animaliategian Jose Luis Merino Gorospe Museoko Antzinako Artearen kontserbatzaileak egin ditu komisario lanak, eta berak aukeratu ditu erakusketako obrak. Animalien irudikapenen "balio alegorikoa" nabarmendu dute aukeraketan, deskripzio hutsetik harago "narrazio-dimentsioa" indartuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!