Proiektu honekin, nekazaritza edo abeltzaintza proiektu bat abian jarri nahi duten ekintzaileek aukera izango dute proiektua baldintza errealetan probatzeko. "Horrela, arrisku ekonomikoa murrizten dute, eta laguntza teknikoa, juridikoa eta prestakuntzakoa jasotzen dute", azaldu dute arduradunek. Proiektua Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak finantzatua dago, eta aurreikusitako ekintzen artean hauek nabarmendu dituzte: nekazaritza eta abeltzaintza eskoletan jardunaldiak egitea, test guneetara eta ustiategietara bisitak antolatzea, edota Euskal Herriko nekazaritza-test guneak saretzeko lehehengo urratsak ematea.