Durangaldeko berbalagunak lapiko eta zartagin artean ibili ziren martitzenean, Berrizen, Pedro Juan jatetxeko Kepa Imaz sukaldaria lagun. Argi utzi zuten sukaldaritza eta euskara erabat bateragarriak direna. Menua ere gozo-gozoa prestatu zuten, alajaina. Zer eta karakolak eta galeperrak. Gabonetako oturuntzetako prestaketak ote? Ez dakigu, baina seguru batek baino gehiagok bere sukaldaritza dohainak erakutsiko dituela etxean, abenduko azken egunetan. On egin!