Berbalagunak karakolak eta galeperrak kozinatzera joango dira martitzenean

E.H.

Berrizko Pedro Juan jatetxean antolatu dute tailerra, Kepa Imaz sukaldaria lagun.

Durangaldeko berbalagunak lapiko eta zartagin artean ibiliko dira datorren martitzenean, azaroak 10, izan ere, sukaldaritza tailerra prestatu dute kozinatu bitartean euskaraz egiteko. Menu eder-ederra daukate aurretik: galeperrak saltsan eta karakolak saltsan kozinatuko dituzte. Jardunaldia Berrizko Pedro Juan jatetxean egingo dute, 18:00etatik aurrera, eta bertako sukaldari Kepa Imaz izango dute bidelagun.

Tailerrean izena eman gura duenak nahikoa du 639400786 telefonora deitzea edo idaztea. Aforoa mugatua da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!