"Berrizen bereziki kezkatzen gaitu Lehen Mailako Arretaren eta Osasun Zentroaren egoerak, profesionalen eskuragarritasunak eta absentziak eta ordezkapenak behar bezala estaltzeak. Baina gure kezka ez da Lehen Mailako Arretara mugatzen. Espezialitateetako kontsultetara, proba diagnostikoetara eta ebakuntza kirurgikoetara iristeko atzerapenek ere zuzenean eragiten diete Berrizko herritarrei", azaldu dute ohar baten bidez. Horrela, 2025eko maiatzatik aurtengo maiatzera bitartean, kirurgietarako batez besteko itxaronaldiak 54, 85 egunetik 97,21 egunera igo direla salatu dute; kanpo kontsultetako bataz besteko itxaronaldiak 63, 40 egunetik 95, 55 egunera luzatu direla azpimarratu dute, baita ere.