"Orduan hasiko da atzera-bueltarik ez duen abentura zirraragarria. Laguntasunaz, familiaz eta bizitzaren zikloaz berba egiten duen istorioa da, gogoratzen ditugunak gugaz izango ditugulako. Gogoan geratzen dena hiltzen da azken", azaldu dute Naita konpainiakoek. Bihar, barikua, Berrizko Kultur Etxean taularatuko antzezlana, 17:00etan. Nerea Ariznabarreta eta Aitor Vinagret dira aktoreak, eta Kepa Errasti dramaturgia arduraduna.
Ernamuina Durangaldean
Ama, amama, mamuak! antzezlanak Durangaldean du ernamuina, Berbaro elkarteak antolatzen duen Haur Literatur Aretoan, hain zuzen ere. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado proiektu honen parte izan dira hainbat urtez, eta bertarako erabili zuten lan honen ideia. Durangaldean aurkeztu eta gero, hori garatu eta antzezlana sortu dute.