Pertsona bat zauritu da Berrizen, auto biren arteko istripuan

E.H.

Garabi bat lanean dabil ibilgailuak erretiratzeko, eta auto-pilaketak daude Durangorako norabidean. 

Goizeko 07:45ak aldera istripua gertatu da Berrizen, BI-633 errepidean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto bik elkar jo dute Abeletxetik plantxetarako tartean, eta pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera. Momentu honetan, herri-lanak eta ertzainak eremuan esku hartzen dabiltza. Garabi bat lanean dabil ibilgailuak erretiratzeko, eta auto-pilaketak daude Durangorako norabidean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!