Aurreko edizioetan bezala, argazkiek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Aurten, Berriz proposatu dute antolatzaileek gai bezala, bertako bizimodua eta ohiturak, jaiak, kirola, arkitektura edo kultura islatzeko. Lehen saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 250 eurokoa; 200 euroko genero ikuspegiko saria ere egongo da, eta sarituetakoen artean berriztarrik ez badago, 150 euroko saria emango diote argazki onena aurkeztu duen berriztarrari.
Parte hartzen duten lanekin erakusketa egingo dute Berrizko Kultur Etxean, eta azaroaren 20tik abenduaren 30era bitartean bisitatu ahal izango da.