Berrizko Merkatari Elkarteak Bizi Berriz kanpainaren beste edizio bat antolatu du

A.M.

Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Uda agurtu eta ikasturte berriari ongi etorria emateko, Berrizko Merkatari Elkarteak Bizi Berriz ekimenaren beste edizio bat antolatu du. Aurten ere, musikaz girotutako sari-erruleta egongo da Olakueta plazan, hilaren 19an, 17:30etik 20:00etara.

Bertan parte hartzeko, 2026ko irailaren 1etik 19ra arteko erosketa tiketak aurkeztu beharko dira, hau da, kanpainara atxikitako establezimenduetako 10 euroko gutxieneko erosketa tiketak. Sariak, izakinak amaitu arte egongo dira. Sarien artean, 50 eta 10 euroko erosketa-bonuak, ostalaritza bonuak, zinemarako bonuak eta aterkiak banatuko dira. Kanpaina hau Berrizko Merkatari Elkarteak herriko merkataritza bultzatzeko eta indartzeko kanpainen barrukoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!