Frankismoaren biktimak omendu dituzte Berrizen

A. M.

Argazkia: Gerediaga Elkartea.

Urtero legez, irailaren 11n frankismoaren biktimak gogoratu dituzte Berrizen. Martxan duten ikerketa proiektuaren berri ere, eman dute. Memoriaren eta Giza Eskubideen taldeak deituta, ekitaldia egin zuten barikuan. 

Hain zuzen ere, 1937ko irailaren 11n Felipe Urtiaga eta Jose Agirre berriztarrak fusilatu zituzten Derion (Bizkaia). Urte bereko abuztuan, Gregorio Urkijo fusilatu zuten, eta urte batzuk geroago, Fermin Aranguren, Asturiasen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!