Landa eremuan errelebo generazionala eta berrikuntza sustatzeko asmoz batu da Testareg Berrizen

A. M. 2026ko uztailaren 24a

Testareg proiektuko erakunde bazkideek lehen bilera egin dute Berrizen. Ekimen hau Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programak finantzatzen du, eta landa garapenaren eta test guneen arloan erreferente diren erakundeek osatzen dute. Urkiola Landa Garapenerako egoitzan egin zuten batzarra. 

Besteak beste, prestakuntza jarduerak, bisita teknikoak, truke jardunaldiak eta komunikazio ekintzak eskainiko zaizkie sektorean sartzea nahi duten pertsona ekintzaileei. "Katalunia, Euskadi eta Frantzia hegoaldeko nekazal test guneen arteko sarea sendotzea bilatzen da baita ere, ezagutza trukea, berrikuntza eta praktika egokien transferentzia sustatuz". Bazkieek aurreikusitakoaren arabera, udazkenean hainbat jarduera egingo dituzte "mugaz gaindiko lankidetza indartzeko", azaldu dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!