Leire Gallok irabazi du 'Zenbat ezagutzen duzu Berriz?' lehiaketa

Anboto 2026ko uztailaren 22a

Modu dibertigarri eta parte hartzailean Durangaldeko historia, bitxikeria eta ohiturak ezagutarazi eta zabaltzeko asmoz galdera-erantzunen jokoa martxan jarri genuen maiatzean. Lehenengoa lehiaketa Abadiñoren ingurukoa izan zen, bigarrena Atxondokoa eta azkena Berrizkoa izan da. 

'Zenbat ezagutzen duzu Berriz?' lehiaketako irabazlea Leire Gallo izan da.  Gallok Ereña jatetxean afari bat irabazi du.

Irailean hurrengo lehiaketa jarriko da martxan, 'Zenbat ezagutzen duzu Berriz?' izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!