Jaurlaritzaren arabera, goizaldeko 01:30ean 40 urteko gizonezko bat ikertu du Ertzaintzak, partidaren ostean Espainiako selekzioaren garaipena ospatzen ari ziren bi lagunen autoaren aurka "bere ibilgailuarekin jotzeagatik"; Ertzaintzaren arabera, Espainiako bandera bat kendu zuen ibilgailutik gizonak, eta haietako bati indarrez heldu eta eskumuterrean lesio bat eragin. 21 eta 23 urteko gazteek salaketa bana jarri dute.