Chillidaren, Ibarrolaren eta Oteizaren lanak, besteak beste, ezagutzeko aukera izango dute Berrizko haurrek

Anboto 2026ko ekainaren 15a

Berrizko Udalak 'Artista bat nai ni!' tailerrak antolatu ditu uztailaren 6tik 10era. LHko ikasleei zuzendutako jarduera izango da, eta bertan, euskal artisten lanetan oinarritutako sormen-proposamenetan parte hartuko dute gazteek teknika desberdinak ezagutu eta euren sorkuntza propioak garatzeko. 

Tailer hauen bidez, Berrizko Udalak haurren sormena sustatu gura du, artea ikasteko, deskubritzeko eta gozatzeko aukera eskainiz. Parte hartzeko, hogei euro ordaindu beharko dute, eta izen ematea zabalik egongo da ekainaren 30era arte. "Tailerren bidez, irudimena, adierazpen artistikoa eta eskulanetarako trebetasunak landuko dituzte giro ludiko eta parte hartzailean. Horrez gain, ikaskuntza, esperimentazioa eta aisialdia uztartuko dituzte, artea modu dibertigarrian ezagutzeko eta beren sormena garatzeko aukeragaz", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

Ikastaroak uztailaren 6tik 10era izango dira, 10:30-12:30 bitartean, Anbulatorio zaharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!