Aurreko legegintzaldian Mankomunitateak Berrizko Marino Lejarreta belodromoa estaltzeko asmoa iragarri zuen, eta 2023ko urtarrilean belodromoa estaliko duen obra idazteko kontratua esleipen fasera pasatzear zegoela azaldu zuten. Orain, berriz, Bizkaiko hainbat txirrindularik oharra kaleratu dute, eta honako hau esan dute: "Durangaldeko Mankomunitateak hilabete honetan erabakiko du Berrizko belodromoa estaltzeko proiektuarekin aurrera jarraituko ote duen ala ez. Itxura guztien arabera, egitasmoak ez du aurrera egingo". Horren aurrean, Bizkaiko txirrindularien, kluben eta txirrindularitza eskolek beraien ezinegona plazaratu dute. "Bizkaiko txirrindulariok belodromoaren estalkia eraikitzeko proiektua gauzatu zain jarraitzen dugu, gure lurraldean txirrindularitza garatzeko eta segurtasunez praktikatzeko ezinbesteko azpiegitura baita", esan dute.
Gainera, belodromo estali bat ez litzatekeela soilik txirrindularitzarako izango esan dute. Bertan, erabilera anitzeko gunea egongo litzatekeelako, kirol, kulltura eta gizarte arloko hainbat ekitaldi hartzeko gaitasuna izango lukeena.