Ume, gazte zein helduentzako kronoigoera herrikoia egingo dute zapatuan Andikoan

Maialen Zuazubiskar 2026ko maiatzaren 14a

Asentzio jaien barruan antolatu dute ekimena; lasterketa 17:00etan hasiko da. 

Batetik zein bestetik joanda, aldats itzela dago Berrizko Andikoa auzora igotzeko, eta erripa beldurgarri horiek baliatuta, Andikoara kronoigoera antolatu zuten orain lau urte. "Hemen inguruan ez dakigu halako aldats gogorrik dagoen, eta beti izan dugu gogoa horrelako probaren bat antolatzeko. Orain dela lau urte egin genuen lehenengoz", azaldu dute antolatzaileek. 

Ez da lehia, proba herrikoia baino, eta antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete ziklismo zaleei. "Gura duenak parte hartu dezake kronoigoeran, neska zein mutil, eta baita umeek ere. Bakoitzak ahal duen moduan igotzen du, bizikletatik bajatu eta zati bat oinez eginda ere bai gura izanez gero, eta ez da horregaitik ezer pasatzen. Proba maiatzaren 16an izango da, 17:00etan, eta izen-ematea Azolako errekan egingo da, 16:00etan hasita. Partaide guztiek pintxoak eta edaria izango dituzte helmugan.

Asentzio jaien barruan antolatu dute kronoigoera. Bihar hasiko dituzte jaiak, maiatzak 15, Donien Atxa jasota. Ondoren, Maite Larbururen kontzertua egongo da. Kronoigoeraz gainera, zapatuan bertso saio musikatua egongo da. Eta domekan Berriztu azoka, dantzariak, herri kirolak eta bolo-joko txapelketa, besteak beste. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!