Berrizen 'Geurie erabili zeinke' ekimena martxan jarri du Altxau Burue Berriz taldeak. Hori horrela, ekimenean parte hartzen duten saltoki, ostalaritza zerbitzu zein herriko gainontzeko zerbitzuek, herriko haur zein nerabeentzako telefono bat jarriko dute eskuragarri. Eta ekimeneko partaideek pegatina identifikagarri bat izango dute ekimenarekin izenarekin, kanpotik erraz identifikatu ahal izateko moduan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen hau taldeak bultzatutako ekintza eta dinamika ezberdinen parte da, eta orain herri mailara zabaldu gura dute. Eta proiektuaren helburua, haurtzaroan telefono mugikorra erabiltzeko beharra murriztea da, haurrek espazio publikoa berreskuratu eta erabili dezaten. Horrez gain, ekimenaren helburua zaintza komunitarioa sustatzea ere badela esan dute.
Bestalde, antolatzaileek tokiko saltokiak, zerbitzuak eta eragileak ekimenarekin bat egitera gonbidatu dituzte.