Antolatzaileen berbetan, txangolariak "oso gustura" eta "pozik" ibili ziren. Aixolako urtegitik gora eginda ailegatu ziren Egoarbitzako tontorrera, eta behin Elgetara jaitsita, Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrora joan ziren. Museoan, 1936ko gerrari buruzkoez hausnartu zuten eta Intxortako fronteak eta hango erresistentziak zer nolako rola jokatu zuen gogoratu. Hamar bat lagun batu ziren txangora.
Aurrera begira, Berbalagunek ekitaldi gehiago prestatuko du. Maiatzaren 21ean, Mintzodromoa egingo dute Durangon. Ezkurdiko frontoian egingo dute, 11:00etan. 639400786 telefonoan lortu daiteke parte hartzeko informazio gehiago.