[ARGAZKI GALERIA]: Berrizen antolatutako Umeen Euskal Jaia iruditan

Anboto 2026ko maiatzaren 11

XXVI. Umeen Euskal Jaia ospatu zuten atzo Berrizen, Berrizeko Iremiñe eta San Lorentzo Dantza Taldeak antolatuta. Giro paregabea egon zen bertan eta 180 bat umek parte hartu zuten bertan. 

Etxeko talde biez gain, San Lorentzo eta Iremiñe, Durangaldetik hainbat talde bertaratu ziren: Otxandiko Urduri Dantza Taldea, Elorrioko Besaide Dantza Taldea, Abadiñoko Talde Batuak, Durangoko Tronperri,  Kriskitin eta Txoritxu Alai, Mallabiko Gazte Alai Dantza Taldea eta Ermuko Txindurri Dantza Taldea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!