Ikerketa hasi dute Berrizko ondare eskultorikoen kontrako ekintza argitzeko

E.H. 2026ko apirilaren 29a

Argazkia: Berrizko Udala

Ezezagunek bi beltxargen zurezko eskultura ebaki dute, eta kalte konponezinak eragin. Udalak gogor gaitzetsi du ekintza bandalikoa. 

Ezezagunek ekintza bandalikoa egin dute Berrizko ondare eskultorikoaren kontra. Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez, bi beltxargen zurezko eskultura moztuta agertu da duela gutxi. Irudien burua ebaki dute, zehatz esanda.

Udalak gogor gaitzetsi du erasoa eta hiri-altzariei egindako kaltea materialaz aparte, kulturaren, ahalegin artistikoaren eta herriko nortasunaren kontrako eraso zuzena dela azpimarratu du. Halaber, gertaturikoa ikertzen dabiltzala gaineratu du.

Beltxargen eskultura Abel de Vicente eta Guadalupe Arevaloren lana da, motozerraz landutako eskultura. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!