Berrizko Torretxoko trenbide-pasagunea kenduko dute

M.Z. 2026ko apirilaren 29a

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun sailak jakitera eman duenez, lanek 2,3 milioi euroko aurrekontua izango dute, eta 12 hilabeteko epean egin beharko dira. 

Prentsa ohar bidez Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun sailak jakitera eman duenez, Torretxoko trenbide-pasabidea kenduko dute eta hori ordezteko, egungo trenbidearen azpiko pasabide bat erabiliko dute. 

Oharrean azaldu dutenez, soluzio horri esker, inguruko baserrietara normaltasunez sartu ahal izango dira herritarrak, obraren afekzioengatik behin-behineko soluziorik gauzatu behar izan barik. Jakitera eman dutenez, lanak gauzatu bitartean, lehendik dagoen bideak gaur egun dagoen bezala jarraituko du zerbitzuan, eta pasagune berria 25 metro mendebaldera egingo da. 

Lan hauek 2,3 milioi euroko aurrenkontua izango dute, eta 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!