Horrez gainera, jakinarazi dute euskarriak Berrizko Kultur Etxean zigilatu beharko direla, 8:30etaik 9:30era bitartean, eta hauen aurkezpena 13:30etik 14:00ak bitartean izango dela, Berriz Jauregi lorategian. Aurkezten diren lan horiek hasieran sinatu barik egon beharko direla azpimarratu dute antolatzaileek, eta behin sari banaketa egiten denean orduan sinatu beharko direla.
Lau sari
Pintura lehiaketako sariei dagokienez, XXVII. Kaleko Pintura Lehiaketak lau sari izango ditu. Lehenengo saria 700 eurokoa izango da, bigarrena 600 eurokoa eta hirugarrena 500 eurokoa. Bestalde, lehenengo hiru sailkatuen artean berriztarrik ez badago, lehenengo herritarrari 400 euroko saria emango diote.