Garrek kontzertua joko du gaur iluntzean Berrizko Kultur Etxean

Anboto 2026ko apirilaren 24a

Proiektu durangarrak Oraina Eskuetan lana aurkeztuko du gaur, apirilak 24, Berrizko Kultur Etxean. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta antolatzaileek jakinarazi dute ezinbestekoa izango dela sarrera erostea. Sarrerak Kultur Etxean erosi beharko dira. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek sei. 

Gar Jon Garciaren proiekturik pertsonalena da. Durangarrak 2025ean ezagutarazi zuen bere proiektua, eta urrian Liher Granados, Asier Ardanza eta Martzel Vargas taldekideekin batera Oraina eskuetan lana kaleratu zuen. Zortzi abestiz osaturiko lana da.  

Talde durangarrak maketa lehiaketa irabazi zuen 2025ean, eta BBK Live jaialdian joko du 2026an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!