Durangaldeko gazte feministek Biribilketaren atarikoa ospatuko dute domekan Berrizen

M.Z.

Iaz Iurretan egindako Biribilketako argazkia.

Durangaldeko Gazte Feministak taldeak deituta, domekan Biribilketarako motorrak berotzeko atarikoa egingo dute Berrizen. 

11:00etan kafe tertulia bat antolatu dute Berrizko Gaztetxean. Bertan, Durangaldeko herrietako Gazte Feministen egoeraz hausnartuko dute. 12:30ean bertso-poteo feminista egingo dute Berrizko kaleetatik zehar Kelmene Abaitua eta Araitz Katarainegaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!