Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Berrizen, bikotekideari labanaz eraso egitea eta hura hiltzen saiatzea egotzita. Gertakaria gaur jazo da, goizaldeko 07:20an. Segurtasun Saileko iturrien arabera, ustezko erasotzaileak hainbat labankada eman dio bikotekideari. Biktima larri dago, eta Usansoloko ospitalera eraman behar izan dute helikopteroz.
Bizilagun batek eta bikotearen seme-alabek geldiarazi dute ustezko erasotzailea. Halaber, alabetako bat ere zaurituta dago. Gizonezkoak 48 urte ditu eta poliziak ertzain-etxera eraman du atxilo. Erasoa indarkeria matxistaren eremuan dabiltza ikertzen.